Artez blai egindako taldea:
margolariak, musikariak, performerrak, dantzariak…

Irune Alfageme
"Un relato para cada rato"ren sortzailekidea. UKomunikako disenatzaile grafikoak ilustrazioak egiten dituenean, Irudimen Munduak irribarrea du. Pintzela eskuan jaio omen zen.

Erica Liquete
"Un relato para cada rato"ren sortzailekidea. UKomunikako sormen eta edukien arduraduna.

Iskander Vesga
Saxo-jotzaile gazte honek urte asko daramatza hainbat taldetan aritzen eta Bilboko musika munduan ezaguna da. Saxo altuo, tenorea eta baritonoa jotzen du.
Egun honako talde hauekin dabil: The Bardulians, FTF Streetband eta Priscilla Band

Rose of Dolls
Arte Ederretako litzenziaduna da eta UPV/EHUko Komunikazio Sailaren ikertzailea da.
Rose of Dolls hamaika film-labur eta film luzetan agertu da eta izugarrizko performanceak sortzen ditu.

Cristina del Valle
Edozein gauzatan pentsatu. Orain imajinatu nolakoa izango zen puxikaz egindakoa izango balitz! Crisek globoflexian aditua da eta dekorazioa ere lantzen du.

Eva Vallejo
Dantza da Evaren pasioa. 2001etik dantzaria da baita koreografiak egin ere. Musikarik entzuten badu, bere gorputzak mugitu behar du, berdin dio zein musika estilotara: areto-dantza, Jazza, gaur egungoa edota hip-hopa.
Bizkaiko hainbat dantza eskolatan ematen ditu klaseak eta Antzarte elkartearen taldekidea da. Horrez gain, ekitaldi askotan parte hartu du

The Bardulians
2012an Bilbon bertan sortu zen The Bardulians taldea. Laukote honek jazz-funk eta rythm&blues instrumentala jorratzen du. Bere taldekideak Euskadiko musika beltzaren proiektu askoren musikariak izan dira: The Cherry Boppers, Akatz, Priscilla Band, Potato.
Musikari horiek gaur egunera ekartzen dizkigute artista askoren klasikoak: Lou Donaldson, Ottis Redding, Horace Silver, Aretha Franklin, Gil Scott-Heron, Billy Preston eta baita beste moldaketa batzuk: Sly & The Family Stone, The Meters edota The Beatles eta The Rollin´Stones.

Xabi Vellé
Xabi musikari profesionala da eta edozein estilo erraz egin ahal du (rock, pop, soul, jazz..) eta beti ederto jotzen du.
2013ko Bilboko Villaren lehiaketan gitarra jotzailerik onena izendatu zuten.
Gaur egun gitarra eta konboen irakaslea da eta Priscilla Band taldearekin artizen da.