Ez du inporta zer-nolako ekitaldia antolatzen ari zaren: produktu berri bat aurkeztea, txostenaren iragarpena, enpresaren urteurrena… Esaguzu zuk zeuk zer kontatu nahi duzun eta guk enpresa, organizazio edo erakundearen istorioa idatzi eta zuzeneko artez baliatuz kontatuko dugu.
Ekitaldi osoaren dinamizazioaz arduratuko gara. Parte-hartzaileak beraiek izan daitezke ipuinaren pertsonaiak edota ekitaldi osoaren eskaleta kontuan hartuta presta genezake istorioa.
Publikoaren arreta eskuratuko duzu eta emandako mezua sakonduko da.
Horrez gain, ipuinaren ilustrazioak eta maketazioa egin ahal dugu eta horrela, jendeari eskuan emateko aukera izango duzu.
Zure ekitaldia ahaztezina bihurtu!


